VIII SOLIDARITZA JAIA 2009

Jadanik Solidaritza Jaia 2009 ospatu dugu. Denbora azkar pasatzen
da eta 9 urte daramatzagu jai hau ekainero ospatzen.
Oraingoan, aurrekoan bezala, Saharaui herria gurekin izan dugu. "Oporrak
Pakean"eko haurrak ezin izan dira egon gurekin aurten. Uda honetan uztailako
11ean iritsiko dira eta Solidaritza Jaia ekaineko 27an ospatu zen.
Jaurnaldia San Martzial elizan hasi zen. Hantxe, kanpamentuetan egon ziren Ibilizeko
kide batzuek beraien experientzia kontatu ziguten. Argeliako errefuxiatuen egoera
gogorra nolakoa den azalarazi ziguten. Gaueko 9etan afaria, Altza Kultur Etxean
hasi zen.
Emanaldia hasi zen Ibiliseko kideek Tindoufen egindako filmearekin. Irudiekin
Dajlako kanpamentuaren egoera hobeto ezagutu genuen. Dajla kanpamentua urrutien
dagoena da eta horregatik laguntza gutxien jasotzen duena da. Jarraian bertara
hurbildu zirenei esan genien gau horretan bildutako diruarekin esnea erosiko
zela hurrengo elikaduaren karabana bidaltzeko.
125 pertsona elkartu ginen afaltzen menú arrunta batekin; sarrerako batzuk,
oilaskoa eta brazo de gitano. Eta gero bukaera onena: dantza.
Berriz ere, aurten altzatar asko bildu ginen proiektu solidario batean Ibiliz
Solidaritza Taldearen esku. Egi bihurtu genuen aurtengo leloa: Altza Sahararekin.